Currently Browsing: Testuak

Testuak

Muga III

2020-03-23

Izenak izana berea baldin badu, izan, izango da nonbait isiltasunik. Gizarte zaratatsu honetan, ordea, geroz eta nekezagoa da isiltasuna aurkitzea gure inguruan eta barnean. Zarata harresi gogor bihurtu dugu: muga. Harrabotsak, burrunbak eta iskanbilak inguratzen gaituzte, eta zalapartaka bizi gara, denboraren murruari, sufrimenduari eta bakardadeari kolpeka.

Jarraitu irakurtzen
Testuak

Muga II

2020-03-02

Joker filma ikusi genuen aretoan dena hasi zen ondo: jendeak jateari utzi zion eta isiltasun sakonak inguratu gintuen, non zauden ahaztu, eta istorioan murgiltzen zaituen horietakoak. Amaitu ere, miresmenezko txalo zaparradaz amaitu zen filmik tristeenen artean kokatu daitekeen maisulan hori.

Jarraitu irakurtzen
Testuak

Muga I

2020-01-27

Aitaren baratza zen nire haurtzaroko lur ederrenetako bat. Kartografo baten modura antolatzen zuen geografia txikia, eta meteorologo adituenak baino zehatzago aztertu zeruaren zeinuak, esker oneko lur eremu emankorra zaindu eta babesteko

Jarraitu irakurtzen
Testuak

Itsas ertzetik

2019-12-18

Mendi aldean jaioa izanda, horixe izan da nire haurtzaroko paisaia, eta, agian, horregatik sorgintzen nau horrenbeste itsasoak: udan, ertzetik begiratzen diot ur hotz urdinari, eta magalean izaten dudan liburuko orrien luzapen bihurtzen da, begirada eta pentsamenduen kulunka; neguan, labarretik gerturatzen naiz ipar haizeak ausart bihurtzen duen lur bustiaren orrora.

Jarraitu irakurtzen
Testuak

Lur izoztuak

2019-11-25

Idazle baten lanera gerturatzen garenean, bi mundu ezberdintzen ditugu, sarritan uztarturik ageri direnak. Alde batetik, idazlearen begirada dago, mundua eta bizitzaren ñabardurak ikusteko duen sentiberatasuna. Bestetik, hautemandakoa adierazteko duen gaitasuna. Biek bat egiten dutenean, jostun baten moduan edukia dagokion adierazpenez egoki janzten duenean hartzen du idazleak literaturaren bidea.

Jarraitu irakurtzen
Testuak

Kafkak ez zidan amodio eskutitzik idatzi

2019-10-15

Franz Kafkaren berri, azkenekoz, Alice Herz-Sommer-en biografian izan nuen. Bere haurtzaroko oroitzapenetan, lore-sorta bat eskuetan zuela bisitan joaten zitzaien gizon gozo, alai eta umezale gisa gogoratzen du idazlea, “betiereko haur bat”. Piano-jotzailearen oroitzapena nire idazlearen irudiari erantsi diot beroki bero baten modura, jakitun izanda bere narrazioetako munduak atzean zuen gizona sufrimenduz betetakoa zela.

Jarraitu irakurtzen
Testuak

Piktogramak

2019-02-18

Lehengo irailean, lau urteko mutiko ilehoria gerturatu zitzaidan kafe makinaren ondoan zain nengoela. Negar-malkotan, ostikoka, bere burua lurrera jaurtitzen zuen haserre bizian. Harridura bainoago gupida sortzen zuen inguruan, baina haren zaintzailea, Estitxu, lasai zegoen.

Jarraitu irakurtzen
Testuak

Geurea

2018-11-11 0 Comments

In memoriam

Zeinen latza maisu eta, batez ere, lagun maite bati buruzko testua orainaldian ontzen hasi eta iraganean idatzi beharra…

Jarraitu irakurtzen
Testuak

Etxe mutua

2018-10-10 0 Comments

–Eguneko lehen kasua, zuentzat.

Ez zen egunekoa bakarrik, nire lehen kasua ere bazen, aste hartan bertan igaro bainintzen atezaindegitik ikertzaileen taldera; ez dohain berezirik nuelako, baizik eta urtean zehar gure bulegoko ertz guztiak menperatu zituen soraiotasuna abuztuaren lehen astean, oporren lasaitasunez mozorrotzen zelako. Juanek ere ezer larririk ez gertatzearekin egiten zuen amets, edozein gertaerak eskatutako diligentziak irailera erraz atzeratzeko aukerarekin.

Jarraitu irakurtzen
Testuak

Olatua

2018-06-29 0 Comments

“Our gaze is submarine”

Duela urte batzuk surflari batek esan zidan argiak erakusten ziola olatuaren sakonera; argiak, ur-azala, arnasbidea. Itsas barnetik jaurtitako begirada ederra bezain zirraragarria da haur batek gure ur gazi eta gordinetatik emandakoa.

Jarraitu irakurtzen